XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure hirien azpian beste hiri batzu egoten dira: arratoien hiriak.

Gure kale eta etxe bakoitzaren azpian arratoien kale eta etxeak aurkitu ahal ditugu, eta ez dira gutxi.

Enpresa batek gure hirietan ikerketa bat egin ondoren gure hiri handietan bi biztanleko hiru arratoi daudela ikusi du.

Guk ikusi gabe hor bizi dira ezkutuan; eta kontuz ibili behar dugu.

Arratoiek gaitz asko trasmititzen dute: txakurrei kosk egin eta amorrua transmititzen diete txerriari trikinosia transmititzen diote, urak eta janariak kutsatzen dituzte,... eta abar eta abar.

Horregatik, urtero, udaberrian eta udazkenean udalek kanpaina batzu egiten dituzte arratoiak hiltzeko.

Arratoiak batzutan leku garbietan egoten dira (etxeetan, lorategietan, eskoletan) beste batzutan leku zikinetan (zaramategietan, estoldetan).

Leku garbietan janari gutxi edukitzen dute eta pozoia poltsa batzutan jartzen zaie.

Leku zikinetan janari asko edukitzen dute eta horregatik pozoiarekin gauza gozoak ematen dizkiete: ogia azukrea,...

Baina kanpaina hauetan ez dituzte arratoi guztiak hiltzen ez.

Arratoiak ez dira bat ere tentelak eta zaila izaten da askotan pozoiarekin engainatzea.

Horretaz gainera kontutan eduki behar dugu arratoi batek bi hilabeterekin kumeak egin ahal dituela eta bakoitzean zortzi-hogei arratoikume eduki ahal dituela.

Asko hilko dira bai baina asko ere bizirik segitzen dute.

Ongi pentsaturik arazo hau beldurgarria da.

Biharko egunean arratoiena izango al da mundua?

1) Irakurri ondoren 8.9 ariketa egin
2) Ipini (1) zenbakia testuko adjetibo guztiei
3) Azpimarratu testuko aditz guztiak
4) Hitz gutxitan: egin testu honen laburpena
5) Marrazkiari begiratu eta esaldi bana egin arratoien hiria deskribatuz